MUSIKA

Seán Keane musikari irlandarra arituko da Andoianen

Séan Keane Galway konderrian jaio zen eta Irlandako musikari-familia ezagunenetako baten semea da. Irlandarra Andoiango Bastero aretoan izango da otsailaren 11n, larunbata, 20:00etan.

Kean nortasun handiko abeslaria da. Bere diskoek Irlandako kantu tradizionalaren, sean nos (kantu gaelikoa), kutsua dute, estilo ezberdinak uztartzen dituen arren, tartean, country, blues eta pop estiloak.
Izan ere, bere musika ibilbidea hasi zuenean musika tradizionala jorratu zuen eta horri esker hainbat lehiaketa irabazi zituen. Horretaz gain, makina bat taldetan aritu zen kanatri, hala nola, Segui, The Reel Union eta Arcady.

Bere azken diskoa Galwayko Temptation estudioetan eta Nashvillen grabatu du. Jim Rooney-k eta Arty McGlynn-ek ekoitzi dute lana; musikari irlandarrak berriz, askotariko doinuak bildu ditu.
Bakarlari gisa egindako laugarren disko honetan, AEBetako zenbait kantarik parte hartu dute, tartean, Nancy Griffith-ek, Kathy Mattea-k eta Maura O’Connell-ek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button