MUSIKA

Anarik eta Morauk Antiguako jaietan joko dute

Anari eta Morau musikariek joko dute ostegunean, ekainak 21, Donostiako Doka Kafe Antzokian Antiguako Jai Batzordeak antolatuta. “Bakoitzak ohikoa duen errepertorioa eskainiko du, bakarka, binaka…”. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Badok.info euskal kantagintzaren atarian jasotzen denez, Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean, eta ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen bost diskoetan. Komikigintzan aritutakoa da, eta Satorrak poesia liburua argitaratu du.

Anari azkoitiarraren inguruan berriz, honakoa jasotzen da: “Bere burua definitu du Anari Alberdik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) orain arte argitaratu dituen lau diskoen bidez. “Lehenengo diskoa (Anari) Gasteizen egin nuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta da”. Irla izan diskoak osatzen du Anariren gaur egun arteko ibilbidea. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, hala rock gordinetik nola poesiatik hartzen dutenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button