ARTEA

Myriam Lefkowitz artistak tailerra zuzenduko du Bilbon

Myriam Lefkowitz (1980) performanceko artista da, eta Parisen bizi da. Bada, abenduaren 13an, Arretaren praktika izenburuko tailerra gidatuko du Bilboko Bulegoa z/b gunean, 10:00etatik aurrera. Lefkowitzek arretari eta pertzepzioari lotutako gaiak jorratzen ditu bere lanetan.

Bulegoa z/b gunearen arabera, “Arretaren praktika tailerraren bidez, Myriam Lefkowitzek bilaketa eta asmakuntza kolektiboa, eta arretaren gaur egungo formen auzian ardaztuta dauden hainbat praktikaren eta ideiaren trukea proposatzen ditu. Praktika eta ideia horien azpian galdera hauek daude: etorkizuneko zein praktikak sortu ahal ditu gure arreta aldatzeko baldintzak? etorkizuneko zein praktika izan daiteke lagungarria hautematearen eta imajinatzearen artean dauden lotura intimoetan sakontzeko, lotura horiek baliabide egokiak izan daitezen bestelako harreman-moduak garatzeko?”.

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 8a baino lehen idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org.

Tailerrari buruzko xehetasun gehiago: bulegoa.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button