ARTEA

Satira politiko karikaturazkoa

Komedialdia Gasteizko Umore Jaialdiaren IV. edizioaren barruan Crayón, tras los pasos de un dibujante oculto erakusketa paratu da, Joaquín Olaguibel Urbina ilustratzaile gasteiztarraren irudi ezezaguna ezagutzera emateko. Erakusketa Gasteizko Bibat Museoan egongo da ikusgai azaroaren 25era arte.

Erakusketa honek ilustratzaileak satira politikoan eta karikaturan egindako ibilbidea islatzen du. “Crayon figura ezezaguna izan da duela gutxi arte, Zeledon aldizkariaren orrialdeetan bere benetako izena aurkitu ahal izan zen arte. Bere lana XX. mendeko lehen hamarkadetan garatu zen, umorista eta karikaturista belaunaldi berri baten testuinguruan prentsa satiriko-politikoa berritu zen garaian.”

Erakusketan bi garai agertzen dira: Madrilgo prentsan 1913tik 1917ra bitartean egindako binetak, eta Gasteizko Zeledon aldizkarian1930ean eta 1932an egindako kolaborazioak.

Diogun moduan,Gasteizko Komedialdiaren IV. Umore Jaialdiaren barruan dago erakusketa, Umorea Historian: Esaidazu zeri egiten diozun barre eta esango dizut zein gizartetan bizi zaren sailaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button