
Koldo Izagirrek (Altza-Antzo, 1953) gaur goizean aurkeztu du, Donostian, bere lan berria: Lorea Gernika, andrazko bat (Susa). Horrekin batera, maiatzaren 30ean, Donostiako Garoa Kultur Lab gunean ere izango dela iragarri du, Literaturia jardunaldien baitan.
Liburuak 160 orrialde ditu, eta ondokoa kontatzen du: “Lorea Gernika hiru bider ezkondu zen Donibane Lohizuneko udaletxean. Hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz —ez dago garbi—, Lorea Gernikak nahikoa diru bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentsatzen ikasiz, andrazko bihurtuz. Ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia, nobela harrigarri batean”.
Eleberri horren aurretik, idazle gipuzkoarrak Parisen bizi naiz (2003) poemategia plazaratu zuen.