MUSIKA

“Rock&Roses” argazki-erakusketa, Arrigorriagan

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, Arrigorriagako Udaleko Euskaldun berria erakusketa-aretoan Rock&Roses erakusketa egongo da ikusgai martxoaren 1etik 14ra bitartean. Erakusketaren xedea da rockaren esparruan emakumearen figura nabarmendu eta agerian jartzea.

Unai Endemaño argazkilariak eginiko hainbat argazkiz  osatu da emakumea esparru musikalean duen garrantzia nabarmendu nahi duen erakusketa. Interes artistikoaz harago, “argazkien bidez aldarrikatu nahi da emakumeek gero eta leku garrantzitsuagoa dutela rockaren esparruan”.

Artista asko agertzen dira irudiotan, gaur egungo hainbat musika estilotan aritzen direnak, adibidez, Chelsea Wolfe, Oathbreaker taldeko Caro, Sub Rosa, Sinistroko Patricia, Battle Beast taldeko Nora, Nervosako neskak edo In Mute taldeko Steffi; bai eta Last Fair Deal taldeko Virginia, Fear Crowd taldeko Leire eta tokiko aitzindari Marilu Tudanca ere.

Azken hori, Marilu Tudanca santurtziarra, Estatuan heavy talde baten buruan egondako lehenengo emakumea, martxoaren 2an izango da bertan erakusketa inauguratzeko eta hitzaldi bat emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button