MUSIKA

“Etengabeko Zarata” egingo da jaialdia bihar Donostian

Buenawista Prolleckziom’s-ek antolatua, bihar, urriak 6, hardcore, cruts, grindcore eta antzeko estiloetako taldeak biltzen dituen Etengabeko Zarata jaialdi basatiaren hamargarren edizioa egingo da bihar Donostiako Larratxoko Kultur Etxean.

Jaikaldia 19:30ean hasiko da eta orotara, zazpi talde igaroko dira agertokitik, atzerriko taldeak era badira, tartean 80ko hamarkadan Suedian sorturiko Möb 47 crust/punk talde mitikoa.

Gainontzeko taldeak ondokoak dira: Diskoirää (Zarautz, hardcore/punk, azken kontzertua izango da); Entropiah (Segovia, thrashcore); Derrota (Valentzia, rockin’ neocrust); Besta (Portugal, grinding crust); Psychofagist (Italia, free death jazz) eta MassGrave (Kanada, grindcrust).

Dena dela, jaialdiaren antolatzaileek gaur bertan beste emanaldi bat ondu dute Zarauzko gaztetxean biharko motorrak ondo koipeztatuak egon daitezen. Hala, hiru talde izango dira bertan: Ernia (Zarautz, hardcore/crust,), Orden Mundial (hardcore/punk) eta alerta! (Bartzelona, hardcore/punk).

Bilbon Taupaka

Bestalde, Bilboko Taupaka Elkarteak emanaldia antolatu du bihar, urriak 6, 7Katu gaztetxean. Hala, 19:00etatik aurrera Tommy Gun, Sobieht, 121apache, Feos Pero Majos eta DJ Kaiku arituko dira. “Euskal kultura alternatiboaren jarraitzaile, copyleftaren defendatzaile, sortzaile-aktibista edota musikazalea besterik ez bazara ere, urriaren 6an, Zazpi Katu gaztetxean duzu zita”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button