BESTELAKOAK

San Telmo Museoan, “Euskara ibiltaria” erakusketarekin, makina bat jarduera

Euskaltzaindiak antolaturiko Euskara ibiltaria erakusketa San Telmo Museora heldu da, eta horren harira makina bat jarduera antolatu dira ostiral honetatik hasita, eta otsailaren 23ra arte.

Jarduera berezi horien artean, Zeharkako begiradak bisita gidatuak izenekoa duzue. Lehena gaur berton, urtarrilak 31, izango da Amaia Jauregizar Euskaltzaindiako teknikariaren eskutik. Xarles Videgainen eskutik etorriko da bigarrena otsailaren 13an.

Eta gaur ere, beste saio berezi bat antolatu da. 19:00etan, Andoni Egañak Neretik saioa eskainiko du Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Egañak berak idatzitako bertso paperak abestuko ditu, “nolabait, bertso molde horrek iraganean zuen garrantzia eta funtzioa aldarrikatzeko. Kasu honetan bertso-sorta guztiak bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak izango dira: bere umezaroa, erretzailetasuna, maiteminak, euskal gatazkari buruzko ikuspegia,…”

Egunotan ere, kontu bitxia antolatu dute bertan: familia tailerrak, Pello Añorgarekin eta Juan Kruz Igerabiderekin. Hala, otsailaren 1an, Hitzaren jiran-biran izeneko jarduera egingo du Pello Añorgak. Saioak “hitza du ardatz, oinarri, arnas eta giltzarri; aho korapiloak, asmakizunak, konjuratzeko formulak eta beste, umorez zipriztinduta”. Eta otsailak 8, Juan Kruz Igerabideren eskutik, Abezedario titirijario saioa.

Azkenik otsaileko hainbat egunetan euskararekin eta palindromoekin jolasteko aukera egongo da. Jolas honen abiapuntua abere ba liburua izango da.

Ekimen horien gaineko datu guziak: San Telmo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu