IKUS-ENTZUN

Claire Denis zuzendariari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak eta Institut français erakundeak  Claire Denis (Paris, 1948) zuzendari frantziarraren inguruko zikloa ondu dute lankidetzan. Orotara, lau film proiektatuko dira, urrian, Bilboko arte-zentro horretan; lehena, bihar, urriak 2, Beau Travail (1999).

Beau Travail filmak Djiboutin, Afrikan, dagoen Atzerriko Legioko sarjentu baten istorioa kontatzen du; sarjentua soldadu batekin tematuko da, hasiera batean erakargarri ikusiko du, baina gero, jeloskor jarriko da, eta azkenean, gorrotoak eztanda egingo du.Hala, bien arteko gatazka soldaduek biziko guda bakarra bihurtuko da, Afrikako zonalde horretan, bakea baita nagusi. Soldaduak, gainera, erabat gogaituta daude eguneroko ariketa eta entrenamenduekin.Filma Herman Melville idazlearen Billy Budd nobelaren moldaketa librea da.

Zikloaren baitan beste hiru film aurkeztuko dira:urriaren 9an, Trouble every day (2001); 16an, 35 rhums (2008); eta, azkenik, 23an, Vers Mathilde (2005).

Denis zinegileak dokumentalak eta film laburrak ere filmatu ditu; tartean, Vers Mathilde eta Les Salauds.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button