EIZIE elkarteak Literatura Unibertsala saila osatzen segitzeko Itzulpen-lehiaketa antolatu du. Laginak aurkezteko epea ekainaren 29an amaituko da.
Hiru lan dira itzuli beharrekoak: Karel Čapek, Válka s mloky, Ama Ata Aidoo, Our Sister Killjoy, eta Elsa Morante, L’isola di Arturo. Testu bakoitzak ordain-sari ezberdina dauka.
Betiko legez, lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena aurkeztu beharko da ezizen batekin. Gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan. Biak gutunazal berean sarturik.
EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea. 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.