ARTEA

San Telmo Museoak programazio anitza antolatu du urteko azken hilabeteetan

Beste askori gertatu zaion bezala, COVIDak eragindako egoeraren ondorioz San Telmo Museoak aldaketak egin behar izan ditu 2020ko eta 2021eko programazioan. Orain, urte amaierako hiruhilekoa programatu du.

Ikusgai jarri diren erakusketak honakoak dituzue: Urgullen magalean. San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumetako estanpak erakusten ditu, nagusiki Gordailuan kontserbatzen direnak.
Museo bikoitza proiektuaren 2020ko emaitza, Erlea Maneros Zabala artistarena, urriaren 30ean aurkeztuko dute. Urtero artista gonbidatu batek esku hartzen du museoarekin lotura duen proiektu argitaragabe baten ekoizpenean.
Beste aldetik, Gipuzkoako lurraldean sormen lanean ari diren artistak sustatzeko Artea abian programaren lehen erakusketa azaroaren 13an zabalduko da. Lehen edizio honetan Nagore Amenabarro izango da erakusketa egingo duen artista.

Beste ekimen batzuk 2021era pasatu dira: Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira erakusketa ekainaren 25etik urriaren 24ra bitarte ikusi ahal izango da San Telmo Museoan. Ikusgarritasunaren logikak erakusketa 2021eko udazkenean ere zabalduko da. 2021ean beste erakusketa batzuk ere egongo dira, aurrerago aurkeztuko dituztenak urte osoko programazioarekin batera.

Bestelako jarduera batzuk ere programaturik dituzte bertan. Adibidez, Barne begiradak hitzaldi zikloa martxan jarriko dute urriaren 15ean. Erakusketa iraunkorreko Arte Ederretako aretoetan dauden hainbat artelan aztertuko dira adituen begiradarekin. 2020rako, hauek dira aukeratu diren artistak: Zuloaga, Sorolla eta Arteta.

Urria, azaroa eta abenduko programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu