IKUS-ENTZUN

“Korterraza Gasteiz”, musika eta zine emanaldiak

Uztailaren 20tik 22ra bitartean Gazteizeko Artium Museoaren kanpoaldean, Korterraza Gasteiz ekimena egingo da. Bertan, hiru proiekzio eta sei kontzertu eskainiko dira. Korterraza ekimenak hainbat sail ditu: Korterraza Araba 2023 jaialdiak lurraldea zeharkatuko du ekaineko azken asteburutik irailaren hasiera. Eta abuztuan eta irailaren hasieran, Korterraza Sensibiliza eta Korterraza Txiki saioek osatuko dute programazioa. Korterraza Sensibilizak gizarte gaiak jorratzen dituzten film laburrak biltzen ditu, eta Korterraza Txikik, irailaren hasieran, ipuin kontaketa saio bat eta haurrentzako film laburrak batzen ditu.

Korterraza Gasteiz ekimenean honako lan hauek pantailaratuko dira: Actos por partes (Sergio Milan), 7 dosis de dopamina (Virginia Rodriguez), Paris 70 (Dani Feixas Roca), Amarradas (Carmen Cordoba) eta El crédito (Alex Escudero). Horiez gain, zortzi film labur izango dira aurten: El parto eta Love is in the air filmen estreinaldiak, David Pérez Sañudoren Artesanía, Sonia Estévezen Malkoak, Mikel Bustamanteren Lugar de nacimiento, Aitzol Saratxagaren Lanbroa, Nerea Torrijosen Influencer eta Álvaro Herrero eta Héctor Amadoren Psicópatas de clase media.

Gasteizko Korterrazaren programazioa osatzeko makina bat kontzertu antolatu dira. The Soulbreaker Company arduratuko da hasiera emateaz uztailaren 20an, osteguna, 18:30ean, Artiumen kanpoan. Hilaren 21ean, MFC Chicken eta Kamikaze Helmets taldeak arituko dira. Eta hilaren 22an, rocka izango da protagonista, Memphis eta Sex Museum taldeen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button