ARTEA

Samurai Festa

Ertibil Bizkaia 2019 lehiaketaren sari gisa Japonian garatutako arte-egonaldien ondorioz (2019ko uztailetik eta abuztura bitartean) sortu da Rekalde Aretoan paratu berri den Samurai Festa/ Ertibil Japan izeneko erakusketa. Mostra urriaren 12ra arte bisitatu ahal izango da. Gaur goizean aurkeztu da erakusketa Rekalde Aretoan, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu, Juan Pablo Orduñez/ MawatreS eta Borja Gomez Diez artisten eskutik.

Juan Pablo Ordúñez/MawatreS Yokohamako Koganecho Art Center-en izan zen, eta Borja Gomez Diez, berriz, Youkobo Art Space-n, Joshibi-ko Artearen eta Diseinuaren Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen. Tokion dauden sormen-espazio horietan izan duten esperientziatik sortu dira Samurai Festa erakusketako obrak.

Erakusketa hau dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak argitalpen bi editatu ditu, non sortzaile bien arte-praktiken irudiak eta Iker Fidalgo eta Alberto Diez Gomezen testu batzuk jasotzen diren.

Ekitaldi paraleloak antolatu dira erakusketarekin bat eginez. Hala, irailaren 11n, ECOS #29 saioa izango da, Samurai Festa erakusketatik abiatuta. Oraingo honetan, Veva Linaza artistaren obra aurkeztuko da, erakusketako obrekin bat baitator.

COVID-19aren ondorioz segurtasuna gorde behar denez, protokolo berezia ere bermatuko dute bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button