BESTELAKOAK

Santiago Onaindia ikerketa bekaren 15. edizioa

Ametx erakunde autonomoak euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak saritzeko, Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 15. edizioa zabaldu du.

Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak originalak eta lehenago argitaratu gabeak izango dira, eta euskaraz aurkeztuko dira. Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai.
Bekaren zuzkidura 9.000 €-koa izango da, eta lana gauzatzeko epea, urtebetekoa izango da.

Beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea irailaren 29ean, 14:00etan amaituko da. Ametx Erakunde Autonomoaren Erregistroan (Zelaieta Zentroan) aurkeztuko da dokumentazioa, eta bertan emango dira deialdi honen inguruko argibide guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button