BESTELAKOAK

Valdes, Estankona eta LeGardon jabetza intelektualaz arituko dira Durangoko Azokan

Musika Bulegoak jabetza intelektualaren gaineko mahai-ingurua ondu du Durangoko Azokan. Ekitaldia asteartean egingo da, hilak 8, 11:00etan, Azokako Areto Nagusian.

Hala, Anjel Valdes (Elkar argitaletxea), Igor Estankona (idazlea) eta Ainara LeGardonek (musikaria) egile eskubideak izango dituzte hizpide.

Musika Bulegoaren arabera, “azokako testuingurua ezin hobea dela uste dugu, bertako egile eta eragile guztien Jabetza Intelektualarekin zerikusi zuzena dutelako. Sortu berrian den EKKI (Euskal Kulturgileen Kidegoa) kudeaketa modu desberdinak argitara atera ditu eta horren inguruan jardungo dute hizlariak”.

Informazio gehiago: musikabulegoa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button