ARTEA

Zuloagaren atzera begirako erakusketa handia, Bilboko Arte Ederren Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoak, BBKren babesarekin, Ignacio Zuloagaren ehun margolan inguruk osatutako atzera begirako erakusketa handia inauguratu du. Margolanak urriaren 20ra bitartean egongo dira ikusgai.

Zuloagaren pinturak figurazioa ulertzeko modu berri bati eman zion hasiera XX. mendearen hasieran, estetika oso pertsonalaren bitartez. Bere obretan, herri mailako osagaiak eta erreferentzia klasikoak, abangoardiako hizkuntzekin eta Espainiako eskolaren tradizioarekin uztartzen ditu. Zuloaga bere garaiko espainiar artista handienetakotzat hartzen da, eta baita nazioartean oihartzun handiena izan zuenetakotzat ere.

Museoko arduradunek azaldu dutenez, “erakusketa hau izango da 1990. urteaz geroztik margolariaren ibilbideari buruz antolatzen den atzera begirako lehenengo erakusketa, hasi lehenengo urteetatik, eta estatu mailan zein nazioartean izena lortu arteko urteetara. Azken urteetan egindako ikerketa sakonari esker erakutsiko dira lehen aldiz hainbat eta hainbat lan eta artistaren hainbat alderdi ezezagun”.

Hala, hiru garaien inguruan antolatu du Museoak erakusketa: Zuloaga Zuloagaren aurretik 1889-1898,  Zuloaga 1898–1925 eta Zuloaga Zuloagaren ondoren 1925–1945.

Lehena, errealismoarekin lotutako lagina izango da. Bertan, ia modu autodidaktan trebatu zeneko estiloan landutako lanak ikusi ahalko dira, 1880. urtearen amaieran, Madril eta Erroma artean, eta handik gutxira, mende amaierako Parisen hobetu zituen obrak.

Bigarrena, 1898an, Zuloagak ibilbidea erabat aldatu zueneko obrak jasotzen ditu. Mihise handietako formatuan, Gaztelako herrietako nekazarien lanarenganako interesa piztu zitzaioneko lanak dira, irudi bereziak eta pertsonaia apalak direla protagonistak.

Eta hirugarren aldiriko lanak, 1925an Ipar Amerikan egindako biraren ondorengo arrakasta eta gero egindakoak dira.

Informazio gehiago, Bilboko Arte Eder Museoko web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button