ARTEA

Rufo Criadok uraren soinuak harrapatu ditu bere margolanetan

Rufo Criado (Aranda de Duero, 1952) pintoreak Ur Soinuak izeneko erakusketa inauguratuko du gaur Bilboko Rekalde aretoan. Artista espainiarrak garapena nabarmena izan du bere ibilbidean. Izan ere, tradiziozko euskarrietatik irudien sorkuntza digitalera iritsi da. Erakusketa zabalik egongo da apirilaren 9ra arte.

Erakusketak 1994. urtetik eta 2010. urte bitarte gauzaturiko 40 inguru obra jasotzen ditu, guztiak urarekin lotuta. Hala, batzuetan uraren eragina oso agerikoa da, baina beste batzuetan, berriz, ura modu abstraktuan agertzen da. Margolanak hainbat euskarritan aurkeztuko ditu Aranda de Dueroko pintoreak.

Hala, argi kutxak eta proiekzio batek osatzen dute erakusketa. Erakusketaren sorburua Ur soinuak obra da: hamar margolanez eratutako sekuentzia bat da xafla galbanizatuan eginak, eta estreinakoz ikusi ahalko da Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button