IKUS-ENTZUN

“RoofTop Cinema” jaialdiaren aurtengo edizioa hastear Baluarten

Rooftop Cinema zikloa hamabostaldi honetan izango duzue ikusgai Baluarteko terrazan,  Nafarroako Filmotekaren eta Baluarte/NICDO-ren eskutik. Aurtengo edizioak errepide hilezkorretan gauzatzen diren filmak hartuko ditu.

Zikloa uztailaren 19an hasiko da Frank Caprak zuzendutako It happened one night (1934) filmarekin, bertan Clark Gable eta Claudette Colbert protagonistak dira. Film horrek Hollywoodeko Akademiaren bost Oscar irabazi zituen.
Ostegunean, hilak 21, Stanley Donenen Bi Errepidean (Two for the Road, 1967) komedia erromantikoa proiektatuko da, Audrey Hepburn eta Albert Finney protagonista dituena.

Datorren asteko asteartean, hilaren 26an, Steven Spielberg zinemagile gazteak zuzendu zuen Deabrua gurpil gainean (Duel, 1971) filma ikusteko aukera egongo da.
Eta azkenik, ostegunean, hilak 28an, Peter Bogdanovichek zuzendutako komedia dramatikoa Paperezko ilargia (Paper Moon, 1973) film luzea proiektatuko da. Film hau Depresio handiaren garaian girotuta dago, Kansas estatuan, eta Ryan eta Tatum O ‘Neal aktoreak ditu protagonista.l

Baluartek dauka informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button