MUSIKA

Rock'n'roll festa itzela egingo dute larunbatean Gasteizen

The Master Plan New York hiritik datoz eta garage-rock kutsuko rock'n'roll parranderoa jotzen dute. Taldekideen artean, musikari ezagun asko daude, tartean, Dictators banda mitikoko Andy Shernoff eta Fleshtones koadrilako Keith Streng eta Bill Milhizer. Maximum Respect (Nicotine Records, 2009) lan berriko kantuak aurkeztuko dituzte.

The Wild Week-end berriz, Italiako Salerno hirian eratu zen 1999 urtean. Harrezkeroztik, hainbat grabazio plazaratu dute, azkena Punch EPa. Hirukoteak 1977 urteko punk doinuak jotzen ditu, rockbally, surf eta antzeko estilo zaharrekin uztartuz. Euren eraginen artean honako hauek: Zeros, Dead Boys, Heartbreakers, Saints, Johnny Thunders, New Yok Dolls, Dictators, Jeff Dahl, etc.

Azkenik gogoratu El Pintalabios Attack jaialdian Gasteizko Detrituz Teatro konpainaiak Las Punkis también llorán obra antzeztuko duela, eta disko jartzaileak ere izango direla r'n'r hotsak zabaltzen gaueko ordu txikietara arte.

Pintalabios-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button