LITERATURA

Ixiar Rozasen “Beltzuria” liburuaren bederatzigarren irakurketa, EHUn

Maite Arroitajauregi eta Ixiar Rozasek Beltzuria liburuaren bederatzigarren irakurketa egingo dute bihar, abenduak 11, EHUko Arte Ederretako Fakultateko Argazkiko Plato Zaharrean, 12:00etatik aurrera.
Bertan Beltzuria liburuaren eta Plastika piezaren testu eta material zatiekin egindako aurkezpena izango da.

Liburuaren argitaratzaile Pamielaren arabera: ”Zer gertatzen da ahotsaren espazioan. Zer, ahotsa desagertu aurretik. Eta ondoren, ahotsa desagertu ondoren? Ahotsak mukuru egiten du, gainezka, gehikeria modura. Pentsamenduan beti gailendu da hitza. Hitzaren eta esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsa ilundu du. Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia, gorputza ezabatu dio. Esanahiaren erreinuan hitza ez da eztarritik irteten, ezta gorputzaren tolesduretatik ere. Eta ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua, ikertua.Bakartasuna, besteekin bakarrak egiten gaituen bakartasuna, alboratua izan da, ertz batean geratu da”.

Beltzuria ahotsaren espazio politikoaren inguruko gogoeta da, eta horretarako bizitza istorio batzuk zeharkatzen ditu.

Ixiar Rozasek (Lasarte-Oria, 1972) narratiba, poesia, eszenarako testuak, testu kritikoak eta saiakera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan (Mexiko, Italia, Britania Handia, AEB, Portugal eta Eslovenia). Euskadi Literatura Sariaren finalista izan zen 2004 eta 2006 urteetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button