MUSIKA

“Rockanrolari” erakusketaren inguruko jarduerak, Nafarroan

Nafarroako Artxiboak Rockanrolari erakusketaren inguruko jarduera ziklo bat programatu du irailean eta urrian.

Makina bat kontu izan dira irailean, adibidez, 1982ko The Kelly Family. Searching for the Magic Golden Harp dokumentalaren emanaldia, John Kellyk aurkeztua; Discofilia. La radio musical en los 60 izeneko mahai-ingurua; edo Córtate el pelo 2016ko dokumentalaren proiekzioa.

Urriaren 1ean hasi zen hil honetako programazioa Nafarroako rockaren iraupen zaila 70eko hamarkadan izenburupeko hitzaldi batekin. Datorren astean, urriaren 8an, Eriz Zapirainek zuzendutako Salda badago dokumentala proiektatuko da, 1980tik Euskal Rock Erradikalaren historia errepasatzen duena. Aurkezpenaren arduraduna Marino Goñi izango da.
Egun bat geroago, urriaren 9an, beste mahai-inguru bat antolatu da, Los ochenta. El rock navarro detona. Hamarkadaren aldaketak ekarri zituen baldintza soziologikoek eragin zuten aldaketa estetiko baten fenomeno musikala. Gainera, Trantsizioa deiturikoaren etorrera, hamarkada horretan Estatuko rock-zirkuituan bidea ireki zuten musika-proiektuak ugaritzeko haztegia izan zen. Aldi berean, Nafarroako ehun bat rock taldek kontzertuak eta grabazioak eskaini zituzten, eta horrek guztiak Nafarroako rockaren garrantzia handitzen lagundu zuen.
Urriaren 14an, astelehenean, Sonido Pamplona dokumentalaren proiekzioa ondu da. Dokumental horrek Iruñean 90eko hamarkadaren erdialdean sortutako indie eszena txikia erretratatzen du. Beatriz Echeverría zuzendariak egingo du aurkezpena.

Azkenik, urriaren 15ean, asteartean, Los 90. Consolidación y diversidad del rock en Navarra izenburupeko mahai-inguruak Nafarroako musika-eszena inbaditu zuten taldeen ugaritzea jorratuko du, rock gogorra, punka, ska, indie, musika elektronikoa estilo askotako ordezkariekin, eta gazteleraz gain beste hizkuntza batzuk ere sartu ziren, hala nola euskara eta ingelesa.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button