ARTEA

Emetasunari buruzko irudikapen berriak

Lehenengo hitzordurako Renee Baert -6. zikloko komisarioa- eta Jin-me Yoon -bertan parte hartu zuen artista- gerturatuko dira Montehermosora.
Renee Baert komisarioaren eta Jin-me Yoon artistaren arteko elkarrizketa egongo da. Embodied Enctments bideo-programa hartzen du abiapuntutzat honelako gaiei buruzko eztabaidari ekiteko: belaunaldien arteko eraginak, espazioa eta lekua, gorputzaren zentralitatea, performatibitatea arte feministan eta ekoizpen artistikoak eta komisarioaren jarduerak leku sortzaile gisa funtzionatzen duten modua.

Renee Baert Montrealen bizi den komisario eta kritikaria da. ReelFeelings-en kide sortzailea izan zen, 70eko hamarkada
erdialdeko Vancouverko bitartekoen kolektibo feminista; baita Torontoko Women's Cultural Building-eko sortzaile ere, 80ko hamarkada erdialdean. Haren argitalpenen historial zabalak arte garaikidearen barruan gai feministei buruzko saiakera ugari jasotzen ditu.

Azken bi hamarkadetan Jin-me Yoonen lana Kanadan eta nazioartean zabaldu da eta tokiari eta nortasunari buruzko etengabeko eztabaidekin lotu izan da. Yoon-en obrak kritikoki nabarmendu ditu, bitarteko formalekin eta kontzeptualekin, arrazionalizazio-prozesuak eta alde sexuala, estereotipoak eta diskurtso menderatzaileak iraultzeko. Yoon-en azken bideo-lanak gorpuztasunaren, tokiaren eta historiaren arteko elkarreragina aztertzen du, garai globalizatu eta azeleratuan.

Montehemosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button