MUSIKA

Los Cosmeticos taldeak “Danze! Zizek! Danze!” diskoa argitaratu berri du

Bilboko Deustu auzoko Los Cosmeticos bandak Danze! Zizek! Danze! izenburuko estreinako lana plazaratu du hil honetan. Taldea osatzen duten musikariak makina bat taldetan aritu dira, tartean, La Hora del Primate, Inserta, Cápsula edo Elfo Negro.

Hirukoteak post-punk kutsuko rock garaikidea egiten du. Horretaz gainera, punk rock, garage-rock edo psikodelia tarteak ere antzematen dira, erritmo dantzagarriagoei bizkarrik eman gabe.

Diskoa Monasterio de Cultura, Delia Records eta Miusichole Records diskoetxe eta kolektiboen laguntzarekin plazaratu dute. Grabazioaren harira, Bilboko El Tigre estudioan grabatu dute, Xabier Eguia eta Jon Aguirrezabalagaren (WAS) gidaritzapean. Masterizazioa, berriz, Víctor Garciak (Nueva Vulcano, No More Lies…) egin du Ultramarinos Mastering-en.

Diskoa otsailaren 12an aurkeztuko dute Bermeoko Beleza Malandran. Otsailaren 17an, halaber, Madrilgo Fun House aretoan izango dira; 18an, Toledon; martxoaren 4an, Gasteizko Dardaran; 31n, Teruel hirian, eta apirilaren 1ean, Zaragozan.

Diskoa hemen duzue entzungai: loscosmeticos.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button