BESTELAKOAK

David Rubínek egin du Getxoko Komiki Azokaren kartela

David Rubín (Ourense, 1977) Espainiako komiki egile handienetarikoa da, eta atzerrian ere asko laudatutako autorea da. Galiziarrak egin du azaroaren 22tik 24ra bitarte Getxoko 12. Komiki Azokaren kartela. Izan ere, Areetako Geltokia plazan 60 saltoki izango dira. Postu horiez gainera, hainbat jarduera eta atzerriko egileak ere izango dira.

Galiziako Barsowia eta BD Banda fantzineetan egin zituen bete lehenengo lana Rubínek. 2005ean, El circo del desaliento komikia argitaratu zuen, eta lan horri esker Bartzelonako 2006ko Komiki Azokan egile hasiberri onenaren sarirako izendatu zuten.

Urtebete geroagoa, 2006an, La tetería del oso malayo argitaratu zuen eta Bartzelonako 2007ko Komiki Azokan lau izendapen lortu zituen: lan onena, idazle onena, marrazkilari onena eta egile hasiberri onena. Azken sari hori eskuratu egin zuen, eta Pragako Komikfest eta Italiako Sarzana komiki azoketan atzerriko lanik onenaren sari jaso zuen.

2011n eta 2012an El héroe lana plazaratu zuen bi liburutan, zeinak Herkulesen mitoa duen ardatz. Lan horrek makina bat sari jaso ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button