ARTEA

Rekalde Aretoak 30 urte bete ditu

Rekalde Aretoak 30 urte bete ditu, eta une aproposa izan da hiru hamarkaden balantzea egiteko.

Argi dago zein garrantzia izan duen Rekalde Aretoak arte garaikidearen praktiken eta eztabaiden ekosisteman egin duen zereginak. Lorea Bilbao kultura diputatuak azaldu duenez, “Rekalde aretoa erreferente ukaezina da arte plastikoen eta ikusizko arteen panoraman.  Nortasun propioa, dinamikoa eta bereizlea duen espazioa.  Urte hauetan guztietan, arte-komunitatearen topaleku garrantzitsua izan da, ekosistema artistikoaren gune nagusia, bertan sortzaileen obra eta lan ugari erakusten baitira.  Hiru hamarkada izan dira artearen zerbitzura, 150 erakusketa baino gehiago egin dira espazio nagusian eta bi mila artista inguruk erakutsi dituzte beren lanak”.

Hortaz, Bizkaiko Foru Aldundiak aretoaren 30 urteko balantze positiboa egin du, jende guztiari zuzendutako erakusketek eta jarduerek izan duten jarraipen eta babesagatik.

Orain, Rekalde Aretoak urrats garrantzitsu bat eman nahi du Iparragirre kalera beste sarbide bat irekiz, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Bilboko Ederren Museoarekin eta Azkuna Zentroarekin hobeto lotzeko.

Lorea Bilbaok azaldu duenez, “Rekalde Aretoak aro berri bati ekingo dio, etorkizunari begira duen eskaintza sendotuz; izan ere, espazio-egitura bera ere modernizatu egingo da, instalazioak hobetzeko lan eginez beti, etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko eta errealitate artistiko eta kulturaletara egokitzeko asmoz”.

Azaroan, aretoak bere urteurrena ospatuko du, eta, horretarako, herritarrengana are gehiago hurbildu nahi duen ekitaldi bat egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button