MUSIKA

Audiencek AEBetara joandako artzainei buruzko dokumentala musikatu du

Gorka Bilbaok eta Nacho Reigek zuzenduriko Amerikanuak filma Donostiako 58. Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da egunotan. Dokumentalak Elko hiriko (Amerikako Estatu Batuak) euskal artzainen egungo bizimodua kontatzen du.

Audience taldearen soinuan agerikoa da AEBetako musika tradizionalen eragina, country, blues edo folk estiloez bustirik baitaude gernikarren doinuak. Haien azken lana, A shake in calm water (Bidehuts) azken lana entzutea baino ez dago, non alde elektrikoena baztertu eta folk doinu akustikoen alde egin duten nabarmen.

Horrez gain, bizkaitarren estiloak badu soinu banden itxura ere. Horrela aitortu dute taldekideen behin baino gehiagotan: "Gure musika beti izan da pixka bat zinematografikoa», esan du Gaizka Insunza kantari eta gitarra jotzaileak Berria egunkarian. Hori dela eta, bi zuzendariek egoki ikusi zuten Audiencen doinuekin janztea euskaldun artzainen bizimodu iparamerikarra kontatzen duen istorioa.

amerikanuak (teaser) from Berde Produkzioak on Vimeo.

Dokumentalera egokituriko musika sortu du bandak gehien bat. Hortaz, ohiko kantu formatutik aldentzen diren dozena erdi bat pieza entzun daitezke. Doinu zinematografiko horiek ez ezik, aurreko diskoetan grabaturiko beste hiru ere entzun daitezke, -horietako bat berriro grabatu du-. Soinu banda biltzen duen diskoa eskuragarri izango da irailaren 20tik aurrera Bidehutsen eskutik.

Bidehutsek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button