ARTEA

Getxoarte 2014an parte hartzeko epea zabalik da

Getxoarte ekimenak arte eta jardun garaikideak sustatu nahi ditu; hala, aurten, azaroaren 7tik 9ra arte, Areetako Geltokia plazan egingo da. Bertan parte hartu nahi dutenek euren proiektuak bidali beharko dituzte Algortako Kultur Etxera. Aurten, gainera, Espainiako artistek ere parte har dezakete.

Epaimahaiak 30 egitasmo hautatuko ditu, jasotakoen artetik; horietatik 22 sortzaile euskaldunenak izango dira, eta gainerakoak, berriz, beste jatorri batzuetako artistenak. Partaideek adindunak beharko dute izan, eta aurretik banakako erakusketatik egin ez dutenak.

Antolatzaileen arabera, “Artea erakusteaz gain, aurten Getxoartek lehen urratsetan dauden artistak gidatzeko, laguntzeko eta aholkatzeko euskarri izan nahi du. Horretarako, dosierra prestatu eta aurkezten den unetik aurrera, hautatu, proiektua produzitu eta erakusketan jarri bitarte, artistek akonpainamendu eta aholkularitza prozesuan hartuko dute parte. Harik eta emaitzak erakutsi bitarte, lan-prozesua berez ikaskuntzaren zati izan nahi du Getxoartek”.

Getxoarten parte hartzeko izen-emate fitxa, oinarriak eta bestelakoak, ondoko estekan daude jasota: getxo.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button