ARTEA

Olga de Sotok “A Project Made of Voices” izenburuko soinu-proiektua aurkeztuko du gaur Bilbon

Olga de Soto koreografoa eta dantza-arloko ikerlari valentziarra da. Bada, gaur, Bilboko Bulegoa z/b gunean izango da, 19:00etatik aurrera, dantzaren historiaren inguruan egin duen ikerlan batean bildutako soinu-materiala aurkezteko asmoz.

Bulegoa z/b-k jakinarazi duenez “A Project Made of Voices Olga de Sotok azken urteetan garatu duen lanetik loratu da. 1932an estreinatutako lan batetik abiatuta, proiektua kulunkan dabil gorputz-memoriaren azterketa, dantzaren historiarekin lotutako ikerkuntza eta pertzepziozko memoriaren azterketaren artean”.

Hala, ikerlariak hainbat elkarrizketa grabatu ditu prozesuan, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz eta alemanez hain justu, koreografiaren eta ahozko artxiboaren arteko harremana jorratzeko asmoz. “Ekimenaren helburua da ahozko dokumentuaren gaineko lanean sakontzea, eta aztarna, oihartzuna, erresonantzia eta sedimentua bezalako gaiak ikertzeko aukera emango dioten formak”.

Olga de Soto egun Bruselan bizi da, eta Angerseko Dantza Garaikideko Zentro Nazionalean lizentziatu zen, dantza garaikidea eta solfeoa ikasi ondoren.

Informazio gehiago: bulegoa.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button