LITERATURA

“Gepardo japoniarrak” eta “Hotza bazkatzen” poema liburuak kalean dira

Gaur goizean aurkeztu da Izaskun Igoaren Hotza bazkatzen (Balea Zuria) poema liburua Donostian. Lan horrek DK V. Poesia Saria eskuratu du. Eta gaur goizean ere, hiri horretako Tobacco Days liburu-dendan, Lizar Begoñaren Gepardo japoniarrak (Susa) poema liburuaren aurkezpen ekitaldia izan da.

Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz, denbora eta espazioa, eta horien inguruko gogoeta filosofikoa. Ez da erraza izaten bi horiek naturaltasunez uztartzea, eta egile gazte honek esku trebea du horretarako: “Min handi batek sortu omen zion/idatzitako esaldirik ederrena./Baina ez du minak idazten,/zuk idazten duzu”. Gorputzari uko egin gabe, haratagoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten du bere poemetan.

Gepardo japoniarrak poema liburuan logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu dira, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button