IKUS-ENTZUN

Iciar Bollainen "Mataharis" filma proiektatuko du FASek

Iciar Bollain (Madril, 1967) gazterik nabarmendu zen aktore gisa Victor Ericeren El Sur filmean. Gerora Gutierrez Aragon, Jose Luis Cuerda, Ken Loach edo Jose Luis Borau zuzendariekin egin lan du.

Baja, corazón eta Los amigos del muerto film laburrak burutu ondoren, 1995ean lehen film luzea zuzendu zuen, Hola, ¿estás sola?, eta honen segidan, Flores de otro mundo (1999), Cannesko Kritikaren film onena, eta Te doy mis ojos (2003), Luis Tosar eta Laia Marull aktore bikoteak aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuten Donostian eta zazpi Goya sari eskuratu, film onena, zuzendari onena eta jatorrizko gidoi onenarena, besteak beste.

Mataharis filmarekin genero indarkeria buruzko erretratu zorrotza egin zuen 2007an. Bere azken luzemetraia, Tambien la lluvia, Oscarrerako proposatu izan dute.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button