EMAKUMEAMUSIKA

“Rabba Rabba Girl!” jaialdia, Bilboko Itsasmuseum aretoan

Rabba Rabba Girl! jaialdia rock musikaren munduan dabiltzan emakume taldeak sustatzeko ez ezik, emakume talde horien sormenari bidea zabaltzeko ere jaio da. Ekimenak Riot Girl 1990eko mobimendu feminista estatubatuarrean du abiapuntua. Izan ere, emakumeen rock taldeen zirkuitua sortze aldera sortutako mugimendu horrek gizonezkoen banden imitatzaile hutsen estereotipoak gainditu eta emakume taldeei ikusgarritasuna ematea izan zuen helburu.

Zikloaren helburua Euskal Herrian emakumeek zuzentzen dituzten taldeen edo emakumez eratutakoen musikaren programazioan erreferente bihurtzea da, batez ere gazteentzat, emakume musikari erreferenteak behar dituztelako.

Urrian Zea Mays taldea aritu zen, eta asteburu honetako igandean, azaroaren 1ean, Dudu Ouchen taldea igoko da oholtzara. Azaroaren 8an, Vittersweet taldearen txanda izango da, eta azkenik, azaroaren 15ean, La Basu izango da jaialdiaren protagonista.

Emanaldiak Itsasmuseum aretoan egingo dira, eta edukiera mugatua izango dute, distantzia sozialeko osasun-neurriak bermatzeko. Bigarren edizio honetako lehen kontzertua martxoaren 8an izan zen, La perra blanco eta Micky & The Buzz taldeekin, baina gainerako emanaldiak bertan behera utzi zituen pandemiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button