Ramon Perez (Bilbao 1964) euskal artisten artean pintore moduan
ibilbide luzeena egin duenetarikoa da. Ramon Perezen margolanen
ezaugarria erretratuak dira. Erretratu hauen teknikak gorteetako potreta zaharrak gogorarazten dute. Gaiari dagokionez berriz, askotan txunditzeko moduko gaurkotasunez adierazten dira.
Gaur egun ere, euskal artisten lanak kaleratzen dituen Arte Garaikidearen Bosteko Erakusketaren 2010eko edizioan parte hartu du artista honek. Bostekoren XIII. edizioan parte hartzen duten artistak Iñaki Saez (margolaria eta argazkilaria) eta Ramon Perez (argazkilaria) bizkaitarrak eta Elena Goñi nafarrak (margolaria eta irudigilea).
Erakusketa ibiltariak Leioan ireki ditu ateak. Bertan ere egongo da martxora arte eta, gero, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Basauri eta Getxon egongo da. Azken udalerri honetan amaituko da, ekaina erdialdean, baina bitartean artistaren lanak ikusi ahal izango dira ere Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Nontzeberri



