ARTEA

Leioako X. Pop Rock Lehiaketako finalak egingo dituzte asteburu honetan

Ostiralean, hilak 18, metal ataleko kontzertuak izango dira Leioako Barandiaran Behekoa Institutuan. Hala, finalista metal zaleen artean honako hauek lehiatuko dira: All ReasonS (Mungia); The Band Apart (Madrid); eta SorotaN BabieS (Sara / Bera).

Pop rock atalari dagokionez, hiru finalistek larunbatean joko dute, Barandiaran Behekoa Institutuan: Midnight Road (Bilbao); Belöp (Redondela); eta Niño Pájaro (Getafe). Kontzertu honetan gainera, laugarren talde bat gonbidatu arituko da, Lasarte Oriako Oreindik. Bi finalak 21:30ean hasiko dira.

Lehiaketaz gain, San Joan jaietan ere rock kontzertuak izango dira Leioan. Hala, ekainaren 25ean Hermano L eta Akats taldeek joko dute, eta biharamunean berriz, La Union eta Dambak. Bi emanaldiak Barandiaran Behekoa Institutuan izango dira 23:00etan.

The Borderline Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button