LITERATURA

“Literaturia”, euskal letren ispilu

Euskal literaturari buruzko Literaruria jaialdia maiatzaren 25etik 28ra arte egingo da Zarautzen. Aurtengo edizioa Ispilua gaiaren inguruan ardaztuko da, eta antolatzaileek gaur bertan iragarri dute egitaraua.

Hala, programazioa hiru gunetan ardaztuko da: Modelo Aretoan emanaldiak egingo dira; Musika Plazan haurren gunea eta azoka izango dira eta Garoa liburu-denda, liburu-aurkezpenak egingo dira.

Modelo Aretoan egingo diren emanaldietako batzuk hauexek dira:  ostirala 26, Zergatik bi?, Bea Salaberri eta Katixa Dolhareren manifestua eta Nigan, ispilu batean bezala, Irati Jimenez idazlea eta Petti musikaria; larunbata 27, Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz, Bihotz Bakartien Kluba, Hozkailua, ArteDramaren antzezlan berria eta Pete Seeger gogoan, Lou Topet taldearen kontzertua; igandea 28, Literatura, ispilu ala leiho? Iban Zalduaren eta Miren Gorrotxategiren arteko solasaldia eta Beti bezperako koplak film laburra, Ageda Kopla Taldearen eskutik, Maialen Lujanbiok egindako koplei buruzko ikus-entzunezko lana.

Liburu-aurkezpenak, maiatzaren 27an egingo dira, Garoa liburu-dendan, goiz eta arratsaldez,: Argi estalia, Julen Garate Azpitarte; Maite ditut maite, Ismael Manterola; Koadernoa zuri, Arantxa Iturbe…

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak hemen: literaturia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button