MUSIKA

Punk, hardcore eta crust kontzertu andana Putzuzulon

Kanadako Statues eta Vicious Cicle eta Donostiako Los Santos taldeek gaur eskainiko duten kontzertuak zabalduko du Putzuzulok aste honetarako atondu duen kontzertu sorta.

Ostegunean, berriz, doinu bortitzagoak edukiko dituzte Gaztetxean. Hala, Frantziako bi talde izango dira oholtzan: lehenik Death Reign, d-beat estiloko taldeak joko du. Horien ostean, aurreko batean Zarautzen izan ziren Human Compost crust metal taldea arituko da.

Kontzertu andanarekin jarraituz, ostiralean, lau talde izango dira Putzuzulon: Orioko Uteh taldea (post hardcore); Amurrioko Annunaki Revenge; Potiers (Frantzia) hiriko Bougnole (d-beat eta punk) eta beste laugarren talde bat oraindik iragartzeke.

Azkenik, igandean, ZarataZarautz taldeak antolatuta, Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Amenaça taldeak izango dira.

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button