ESZENA

Bihar hasiko dira Getxoko antzerki jardunaldiak

Bihar hasi eta hilaren 23ra bitarte iraungo dute Getxoko antzerki jardunaldiak. Orotara, hamar antzezlan ikusi ahalko dira, guztiak Euskal Herriko konpainiek ekoitzitakoak, euskaraz eta gaztelaniaz. Izan ere, ekimenaren xedea euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina eta lana erakustea da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez,aniztasuna eta lanen kalitatea izango dira, berriro ere, Jardunaldiak proposatutako antzezlanen ardatz nagusia”.

Hala, bi astetan hainbat ikuskizun izango dira. Kalean, honako hauek antzeztuko dira: Shakespearen mundua lantzen duen Udamina eta Anomalía magnética, gizartearen porrota jorratzen duen antzezlana. Umoreaak ere izango du bere tokia Hienas rellenas eta MANIAtic@s obrak direla medio.

Haurrentzako eskaintzari dagokionez, bi txotxongilo ikuskizun izango dira: Libertia eta Leihotik mundura. Pailazoak ere izango dira Beldurraren etxea obran. Amaitzeko, ¿Quién ha visto a Dulcinea? antzezlanak On Kixoteren pasadizo ezagunenetako batzuk moldatuko ditu.

Oilaskotxea eta Camping Renove adin guztientzako kale ikuskizunek osatzen dute antzerki-egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button