ESZENA

Ortzadar taldeak “Librea Ninçana” aurkeztuko du Iruñean

Ortzadar Euskal Folklore Taldeak Librea Ninçana dantza eta musika ikuskizuna aurkeztuko du abuztuaren 9an, Iruñeko Auditorioan. XVI. mendeko Nafarroan gertatzen da istorioa; 1512. urteko konkista da, hain zuzen ere.

Ordubeteko obra poetiko eta sinbolikoa da, eszenografia sinplearekin, ez dago dekoratu konplikaturik, eta musikak eta argiztapenak protagonismo nabarmena hartzen dute. Aitor Subiza da obraren zuzendaria; Iruña Iriarte, berriz, eszenografoa; eta, azkenik, Mikel Petrirena musika-zuzendaria.

Ikuskizuna bost ataletan egituratzen da, eta obraren oinarria dantza tradizionalaren lengoaia da, betiere, gaurkotuta, edo berrasmatua. Dantzaz gain, musikak eta testu poetikoek ere berebiziko garrantzia daukate.

“Indarkeriari buruzko gogoeta da, oro har, bai eta Nafarroari eragindako biolentziaren ingurukoa ere. Horrekin batera, aldarrikatu nahi da 500 urte igaro eta gero, Nafarroak bizirik dirauela”, dio zuzendariak obraren harira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button