BESTELAKOAK

“PUMPK”, autoedizioari buruzko Iruñeko topaketa

Asteburuan, hilak 11 eta 12, PUMPK autoedizioari buruzko Iruñeko lehenengo jaialdia egingo da, Jazar gune autogestionatuan. Antolatzaileek iragarri dutenez, egile eta editore txikientzako gunea izan nahi du, elkartu daitezen eta esperientziak eta materialak truka ditzaten.

Hala, jardunaldien baitan, askotariko ekitaldiak izango dira: aurkezpen, salmenta feria, kontzertu, erakusketa, mahai-inguru eta tailerrak.

 “Honakoak sustatzen ditugu: sormen-askatasuna eta norberaren esperimentazioa, autogestioa eta DIY (Do It Yourself) eta ezagutza partekatua”, azaldu dute antolatzaileek.

Hala, ostiralean bi mahai-inguru izango dira: Komikigitza hargatik eta Hemengo musika. Egun horretan kontzertuak ere izango dira, Ttotelka eta Pelegrí taldeen eskutik.

Larunbatean, Editore gogotsuak izenburuko mahai-ingurua izango da, bai eta fanzineak egiteko tailerra ere. Musika emanaldiak ere izango dira, tartean, Las Kasettes eta Yellow Big Machine.

Asteburu osoan, gainera, Fanxinoteka eta Argitaratze Azoka izango dira, fanzineak kontsultatzeko eta editore txikien lanak erosteko, hurrenez hurren.

Informazio guztia: pumpkfestival.tumblr.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button