Andres Rivas eta Teresa Camacho artisten piezak ikusgai izango dira azaroaren 29ra arte Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Bilbon), Hiruzpalau Metro izeneko erakusketaren barruan.
Beste askotan egin den bezala, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Eder Fakultateak daukaten akordioari esker, Artearen Sorkuntza eta Ikerketa Masterreko (InCreArte) Andres Rivas eta Teresa Camacho ikasleek batera egindako Hiruzpalau Metro izeneko erakusketa abian jarri da.
Bizkaian trebatutako talentu gazteen beharra erakusteko Bizkaiko Batzar Nagusiek EHUko Arte Eder Fakultatearekin duen akordioaren beste kapitulu bat da. Horretarako, Batzar Nagusiek espazioa uzten dute, euren heziketa zikloa amaitzen duten unibertsitateko ikasleen sormena Bizkaiko ikusleengana errazago heltzeko. Hala, urtero hiru erakusketa antolatzen dira graduondoko ikasketak amaitzen dituzten ikasleekin.
Andres Rivas (Santiago de Compostela, 2000), Arte Ederretan graduatua da Universitat Politècnica de Valèncian, eta Teresa Camacho (Alacant, 1997), Arte Ederretan graduatua Alteako Unibersitatean, Biak elkarrekin egin zuten masterra 2023-2024 ikasturtean.
Erakusketak “esperientzia partekatu hori islatzen du, prozesu bat beste artista batekin batera eta leku berean egiten denean zelan kutsatu daitekeen erakusteko. Euren erakusketan egunerokotasunaren eta espazio intimoen arteko elkargunea aztertzen dute biek, tailerreko mugak deseginez eta espazio komun eta hedakorra sortuz”.
Batzar Nagusietako webgunean duzue informazioa.