MUSIKA

Proiekzioak eta kontzertuak eskutik helduta

SGAE Fundazioak, Euskadiko Orkestrak eta Donostia Zinemaldiak antolaturiko Concierto & Proyección ekimenaren hamaikagarren edizioa irailaren 21ean egingo da, 18:00etan, Anoetako Belodromoan.

Programak film hauetarako sortutako soinu-bandak bildu ditu zaleen gozamenerako: Isabel Coixeten La Libreria, Alfonso de Villalongaren musikarekin; Kantauri, Xabier Mina eta Isaias Cruz zuzendariena, Joseba Beristainen musikarekin; El hombre y la tierra, Félix Rodríguez de la Fuenteren dokumentalak eta Antón García Abrilen musika; Soy Nevenka, Icíar Bollainena, eta Xavier Fonten bandaren zuzendaritzapean; Emilia, Miguel Ángel Calvo Buttiniren zuzendaritzapean eta Alicia Moroteren soinu-bandarekin; Paula Olazen konposizioak, Suite: Alguien que cuide de mí, Elvira Lido eta Daniela Fejerman zuzendarien filmetarako; Belén Macíasen Verano en rojo;  Miguel Fausen Calladitas; Gerardo Herreroren Bajo terapia; eta D’Ortagnan eta hiru mosketxakurrak Toni Garcíarena,  Manel Gil-Ingladaren musikarekin.

Programaren arduradunek esan dute ekimena oso arrakastatsua dela, publikoarengan duen harreragatik, oso zinemazalea eta, aldi berean, musikazalea den publikoaren profila sortzea lortu baitute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button