IKUS-ENTZUN

Unamunoren eguna “La Isla Del Viento” filmarekin ospatuko dute Bilbon

Etzi, 152 urte beteko dira Miguel de Unamuno Bilbon jaio zenetik, eta horren harira, urtero egiten den gisan, egilearen egun instituzionala ospatuko da, eta horretarako La isla del viento (2015) filmaren emanaldia programatu dute, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

La isla del viento lana, Miguel de Unamunoren erretratua da. Primo de Rivera diktadoreak erbestera bidali eta Unamunok lau hilabete igaro zituen Fuerteventuran. Uhartean izandako bizipenak eta hamabi urte geroago gertatutakoa elkartzen dira filmean. José Luis Gómezek antzezten du Unamuno, eta gainerako antzezleen artean Victor Clavijo eta Ruth Armas daude.

Ekitaldian filmaren zuzendaria egongo da, filma aurkezteko eta ondorengo solasaldian parte hartzeko.

Eta hurrengo egunean, ostiralean, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero ospatzen dituen ohiko lore eskaintza eta adierazpen instituzionala egingo dira Bilboko Unamuno Plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button