ESZENA

Programazio berriaren hasiera, Leioan

Kultur Leioak urte berriarekin batera bere programazio agenda berria ere ondu du.

Lehen ekitaldia ostiral honetan, urtarrilak 15, izango da, eta bertan, Gatibu talde bizkaitarrak kontzertu akustikoa eskainiko du 19:00etatik aurrera. Taldeak formatu berriarekin joango da Leioara, baina bere betiko abestiak joko ditu, bai eta disko berriaren kantuak ere.
Aspaldian, 2000. urtean, Alex Sardui buru duen eta Haimar Arejitak, Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok osatzen duten taldeak rock-a euskaraz konposatzea eta interpretatzea erabaki zuen. Urtebetera lehenengo diskoa, Zoramena, grabatuta zuten, eta horren ondoren beste zazpi disko eta ehunka kontzertu etorri dira.

Musikarekin hasiko dute programazioa baina gero, igandean, urtarrilak 17, antzerkia izango da protagonista. La Baldufa konpainia kataluniarrak Safari ikuskizuna taularatuko du euskeraz, 18:00etan hasita. Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, “non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Bullying-a da jorratzen den gaia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button