ESZENA

“dFERIA” ezinbesteko topaketa eszenikoa

Martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da arte eszenikoetako dFERIA jaialdia. Aurten, Donostiako hainbat antzeztokitan 32 konpainien 33 ikuskizun eta 36 emanaldi programatu dira, izan ere, hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da. Aurtengo gaia boterea da.

Eta hala da, dFeria honetan boterearen beste adiera bati erreparatuko diote: nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari. Izan ere, ideia hori, zeina gertuago baitago norbanako baten/batzuen gainean eragina izateko trebetasunetik dFERIA 2019an ikusiko diren lan askotan dago jasoa.

Joan den asteburuan hasi ziren lehen emanaldiak, 25 urteak ospatzeko. Larunbatean, Sharing Home eta Los cuernos de Don Friolera emankizunak programatu ziren. Eta atzo, Shakespeareren tragedia handietako bat da, Macbeth.

Datozen egunetarako proposamen eszeniko oso potoloa da, eta noiz, zer eta non jakiteko hobe duzue dFeria jaialdiaren webgunera jo.

Bestela hemen duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button