MUSIKA

Pow Pow Pows, Nafarroako rock oldarraldi berria

Chechu (Mermaid-Green Manalishi), Adolfo (Electric Riders), Aitor (Vicepresidentes-Sorkun) eta Iñigo Cabezafuego (Basque Country Pharaons, Mermaid, Royal Canal…) musikariek osatzen dute Pow Pow Pows talde osatu berria. Laukoteak 70eko hamarkadan iltzaturiko rock gogorra eta psikodelia jotzen duelakoan gaude.

Urrian eta azaroan bira egingo dute AEBetako Carlton Melton taldearekin. Azken horretan Zen Guerrilla rock taldean arituriko bi musikarik jotzen dute. Estatubatuarrek rock lisergikoa jorratzen dute

Honatx Pow Pow Pows taldea Carlon Melton estatubatuarrekin egingo dituen kontzertuen datak: urriaren 30ean, Atarrabiako Kultur Etxean, eta 31n Azkoitiako Mataderoan. Azaroari dagokionez, bi emanaldi egingo dituzte; 2an Donostiako Le Bukowskin eta 3an Gasteizko Helldoradon.

Amaitzeko, nabarmendu Pow Pow Powseko taldekidea den Iñigo Cabezafuego lau abestiko EPa grabatzen ari dela bakarka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button