ARTEA

“Postontzi Irekia” deialdian hautaturiko proiektuak

Uharte Zentroak bidean jarritako Postontzi Irekia deialdira aurkeztutako proiektuak aztertu ostean, epaimahaiak honako proposamen artistikoak onartu ditu.

Lehena, a(e) kolektiboaren julio(ezprogui): Ezprogin a(e)ren bigarren egoitza da julio(ezprogui). Oraingo honetan, mugituko den egoitza bat planteatzen da. Bertan, bi artista Bizkaia ibarra oinez ibiltzera gonbidatuko dituzte lau egunez. Modu horretan, julio(ezprogui) proiektuak esperientzia fisiko eta sentikorretik lurraldearekiko hurbilketa proposatuko du. “Erregistroarekin (ikus-entzunezkoa, soinuzkoa edo idatzia) eta gorputzaren eta lurraldearen arteko harremanarekin” lan egiten duten edo horretan interesa duten bi artistari egoitza eskaintzen zaie.

Eta bigarrena Erronkarin egingo da, Baratxinto Kolektiboaren Baratxinto Fest. Jaialdi artistikoak Erronkari ibarrean kultura sustatzeko balioko du, eta arte eszenikoen lau ikuskizun izango ditu, guztira 5 emanaldi euskaraz eta gaztelaniaz: aretoko antzerkia, kalea, poesia errezitaldia eta zirku garaikidea. Halaber, 5 esku-hartze artistiko izango ditu espazio publikoan. Datak honakoak dira: ekainaren 24tik 26ra.

Uharte Zentroak jakinarazi duenez, “bi proposamenek komunitatean bertan eta komunitatearentzako sare artistiko konektatu eta aktibo baten sorrera sustatzeko deialdiaren helburuari erantzuten diote.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button