Tragedy Mamphis hirian eratu zen, egun Portland izan arren bere egoitza. Taldekideak aurretik His Hero is Gone eta Deathreat taldeetan aritu ziren. Egitasmo berriak 2000 urtean plazaratu zuen bere estreinako lan homonimoa. Harrezkeroztik, etengabe aritu dira grabatzen eta jotzen. Hala, gaur Zarautzen eskainiko duten kontzertuan oraintsu kaleratu duten zazpi hazbetekoa aurkeztuko dute. Tragedyren soinuak punk estilotik edaten du nabarmen, baina tarte melodikoak ere jorratze dituzte. Estatubatuarrek Donostiako Hell Division taldearekin partekatuko dute agertokia. Gipuzkoarrek punk eta metala uztartzen dituzte oldarkor.
Bestalde, ostegunean, hilak 21, hardcore eta punk eremuko beste kontzertu interesgarria izango da Putzuzulon. Izan ere, Bartzelonako Destino Final taldea izango da oholtzan. Talde honek jada AEBetan eta Japonian birak egin ditu, oso harrera ona izan du muturreko punk zaleen artean. Antzeko arrakasta lortu zuten bartzelonarrek euren Invasion lehendabiziko proiektuarekin. Taldeak punk eta hardcore doinu basatiak jorratzen ditu, eta bere diskoek kritika oso onak izan dituzte herrialde askotako hedabideetan, tartean, Maximun Rockandroll argitalpen estatubatuar mitikoan. Estatubatuarrekin Orioko Citizen Kane garage-punk koadrila gaztea izango da.
Putzuzulok bidalita