ESZENA

Pornoa fundizioan

Asteburu honetan, gaur bihar eta etzi, Sx Pultsioak Proiektua izeneko egitasmoa ikusi ahal izango da Deustuko La Fundicion aretoan. Ekimen eszenikoaren lehengo fasea, Ze porno? lelopean aurkeztuko dute. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Playboy unibertsoa, porno birtuala, eta bondage-a izango dira, besteak beste, obra honetan jorratuko diren gaiak, beti ere, umorearekin, transgrezioarekin, kritikarekin, sorpresekin eta plazer handiarekin busti-bustita.

SX Pultsioak Proiektua zenbait fasez osatuta dago. Proiektu zabala eta parte-hartzeari irekia da, laguntzaile kopuru handiak esku hartzen baitu, hala nola, arte- eta eszena-diziplina ezberdinetan, nola iritzien eta esperientzien eztabaidan edo ekarpenean. Proiektuaren lehen fasea Zer porno? galdera-sortaren ekarpenetan oinarritu da gehienbat.

“Zer porno? galdeketa Bilboko eta inguruko herritarrekin eta gizarte-mugimenduekin lankidetzan garatua izateko planteatu da. Sexualitateak eta pornografiak gure bizitzetan duten lekuaren ikuspegi eguneratua herritarroi itzul dakigun ahaleginean lehen urrats gisa. Horren helburuen artean dago, baita, daitezkeen imajinario eta fantasia erotikoak jasotzea eta formatu ezberdinetan proiektatzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button