ARTEA

“Bosteko” erakusketa ibiltaria Kultur Leioan ikusgai

Lourdes Vicente (Salamanca, 1965), Juan Sagastizabal (Eibar, 1952) eta Iñaki Bilbao (Bilbo, 1956) artelanak ikus daitezke Kultur Leioan azaroaren 4a bitarte. Hiruren lanak Bosteko erakusketa ibiltariak eraman ditu Leioara.

Erakusketa ibiltaria da Bosteko, euskal artista plastiko ezagunen lana zabaldu eta ezagutaraztea helburu duena. 1998. urtetik hona, hamabosgarren urtez jarraian, erakusketa hauek arte garaikidea hurbildu digute Bizkaiko Lurralde Historikoko zenbait udalerritara, udalerriotako kultura arduradunek koordinaturik egiten duten lanari esker”.

Artisten lanei dagokienez, Vicenteren margolanek errealitatean daude txertatuta, eta errealitate horretako objektuak jorratzen ditu, landareak eta loreak, besteak beste. Kolorea, argia eta atmosferak dira margolanen ardatzak, baina konposizioak ere garrantzi handia dauka, ordenarekin eta egiturarekin batera.

Bilbaoren margolanetan, berriz, marrazkia da muina. Surrealismo kutsua duten obra hiperrealistak dira. Paisaiak, panoramikak eta inguru industrialak dira lantzen dituen elementu nagusiak.

Azkenik, Sagastizabal hainbat fasetatik igaro da bere ibilbide artistikoan. Hala, egun landareen eta animalien irudi errealistak irudikatzen ditu bere koadroetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button