MUSIKA

Pollock pop rock taldeak Donostian joko du

Valentziako Pollock taldeak Mushroom Pillow diskoetxearekin plazaratu du Getting down from the trees bere estreinako lana. Diskoetxe horrekin estatuko rock independenteko izen handienek grabatzen dute, hala nola, Delorean, La Habitacion Roja edo Sr. Chinarro.

Taldearen soinua gordina eta era berean landua da, eta harrera ona izan du musika independentearen eremuan, bai zaleen bai hedabideen aldetik. Hala, makina bat jaialditan parte hartu du eta Franz Ferdinand edo Mando Diao gisako talde arrakastatsuekin jo.

Hori guztia bost kantuko disko bakarrarekin erdietsi du. Lan hori Hans Krüger teknikariak grabatu du eta melodiekin josita dago. Aurtengoa, gainera, urte garrantzitsua izango da Valentziako taldearentzat. Izan ere, Texas hiri estatubatuarrean egin ohi den South by Southwest jaialdi erraldoian izango dira, eta bide batez New York, Los Angeles eta Washington ere bisitatuko ditu.

Red Ribbon Musicek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button