BESTELAKOAK

Politika eraginkorrenak egiteko xedez

Kultura sektoreak bizi duen egoera larriari aurre egiteko politika egokiak eta eraginkorragoak ezartzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak datozen hilabeteetan Bizkaiko kultura- eta sormen-ekosistema mapeatzea erabaki du, “gaur egun lurraldeko kultura-sistema denaren ahalik eta argazki zehatzena izateko”.  Asmo horren atzean politika publiko egokienak bultzatzea dago, “sektorearen garapenean eta sustapenean modu eraginkorrean laguntzeko”.

Mapaketa egiteko prozesuak hainbat fase izango ditu: “abiarazteko bilerak, datu-baseen berrikuspena eta lanen plangintza; hausnarketa-tailerren eta parte-hartzaileen automapeatze analogiko eta digitalaren deialdia eta garapena; lurraldeko agenteen automapeatze-aldia, estimulazioko eta laguntzako idazkaritza teknikoarekin; automapeoetatik abiatuta, datu agregatuak esportatzea, aztertzea eta interpretatzea eta kultura- eta sormen-politiketarako gomendioen txosten bat egitea.”

Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu du zergatik egiten den orain sektorearen mapaketa: “Sektorea bultzatzeko eta indartzeko politika egokienak definitzen jarraitu nahi dugulako, inor (azpisektorerik) atzean utzi gabe, protagonistek emandako ezagutza erreal eta beti eguneratutik lan eginez. Era berean, eragile guztiak ahalduntzea bilatzen dugu auto-gogoeta egiteko eta aukerak bilatzeko prozesuan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button